6.10.15



AMARA BERRI 

Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna etorri zen gure unibertsitatera hitzaldi bate matera Amara Berriko hezkuntza sistemari buruz.

Resultado de imagen de amara berriLehenik eta behin, power point-a baten bidez, klaseen antolamendua azaldu zigun. Lana txokoetan egiten dute eta zikloka daude nahasita, adibidez, lehenengo eta bigarren mailakoak elkarrekin egiten dute lan. Honen bidez, kooperazioa asko lantzen da. Bestetik, ez dute testu-libururik erabiltzen eta lanen oinarria liburutegia da. Ikasleek egiten dituzten lan guztiek zertarako bat dute eta irakaslearen funtzioa ez da hain aktiboa izaten.

Bestalde, IKTko alorrean sartuta, erabiltzen dituzten hedabideen inguruan hitzegin zigun eta hauek daukaten helburuak aipatu zigun; eskolan egiten diren laneei zentzua ematea eta IKT mundua sakontzea alegia. Ezaugarriak ere aipatu zituen, hauek direla: egunero irekita daudela, ikasle guztiek parte hartu dezaketeela eta eskola osorako zerbitzu direla.

Gaia honetan sartu garelarik, Amara Berrik erabiltzen dituen hedabideak hurrengoak dira: irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a. Asko harritu zitzaigun irratia auzoan emititzea, baita eskolako webean ere.  Telebistari dagokionez, gela guztietan ikusten da, baita eskolako webean ere; kameralariak 3.zikloko lau ikasle izaten dira eta grabatu eta editatu egiten da. Azkenik, egunkaria egunero publikatzen da.

Hitzaldia oso interesgarria eta lagungarria suertatu zitzaidan, izan ere, ezagutzen ez genuen hezkuntza-sistema bati buruz hitzegin zigun. 


Resultado de imagen de amara berri

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina