portfolioa

  

PORTFOLIOA: 

Kaixo Josune Alves naiz.! Donostiako Magisteritzako unibertsitatean ikasten ari naiz, 2.mailan hain zuzen ere. Portfolio hau, IKT klaserako sortu dut, nire blogean argitaratutako sarrerak hobeto uler ditzakezuten. 

Lehenengo astean, bloga sortu  eta word-eko zenbait ezaugarri landu nituen,besteak beste, aurkibidea nola jartzen den, grafikoak eta taulak nola egiten diren, etab. Bestalde, zotero programa ezagutu nuen, bai eta bere erabilpena landu ere. 

Hurrengo saioaren jarduera gure blogeko lehenengo sarrera egitea izan zen. Irakasleak gure haurtzarora bueltatzea eskatu zigun. Oroimen horiek teknologiarekin lotu behar nituen; hau da, garai hartan erabiltzen nituen teknologiak kontuan hartu eta gaur egungo teknologiarekin konparatu behar nituen. 

Hurrego argitalpena, denbora lerroa izan zen. Capzles programa erabilita, nire bizitzako hainbat momentuen argazkiak hartu eta nire bizitzaren denbora lerroa egin nuen.Ondorengo link-etan ikusi ditzakezue nire denbora lerroa bai eta nire taldekidena ere: 


http://www.capzles.com/#/fc8ffb5d-e34a-4fe0-9aa1-3bf6fee05328/ 

http://www.capzles.com/#/7a64ac45-9a9d-4aa1-98a6-64d32cb88c70/


Jarraian, teknologia eta generoari buruzko hausnarketa pertsonal bat idatzi genuen. Taldeka jarri eta gure iritziak elkarbanatu behar genituen. Bukatzeko, ateratako ondorioak jarri behar genituen, movenote eta Cmap Tools programak erabiliz.


Ondoren, Symbaloo programa erabiliz nire eguneroko bizitzan erabiltzen ditudan aplikazioak eta programak adierazi nituen.Lehenengo bakoitzak bere PLEA egin behar genuen. Oso interesgarria suertatu zitzaigun. Hau egin eta gero, taldean elkartu eta taldekide guztiek berdintsuak genituen aplikazio eta programekin taldeko symbaloo bat sortu genuen. 

Praktikaldietara joan baino lehen egin beharreko azken jarduera saio praktikoetan argazki-elkarrizketa izan zen. Teknologia gabeko 10 egoera aukeratu behar genituen. Egoera horiek argazki eta deskribapen txikien bitartez, adierazi genituen. Aitortu beharra dago, zaila egin zitzaigula, izan ere, egora ia guztietan erabiltzen ditugu. 

Saio teorikoe dagokionez, gure blogean izan ditugun bi hitzaldien laburpena ageri dira. Lehenengo hitzaldia, Amare berri eskolari buruz izan zen. Amara Berri eskolatik Amando etorri zitzaigun eskola honetako sistemaren berri ematera. Bertan erabiltzen dituzten hedabideei buruz hitz egin zigun  bai eta hauek lantzeko moduari buruz. 

Hurrengo saioan, Aduna eskolari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Aduna eskolatik Iñaki Pagola etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Eskola horretan erabiltzen duten hezkuntza-sistema azaldu zigun. 

Bukatzeko, taldekideok talderaren porfolioaren powerpoint-a egin genuen: 


1 iruzkin:

  1. Kaixo Josune:

    Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
    Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
    · Taldekideen blogaren helbideak
    · Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
    · Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
    · Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

    SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
    Sarrerak:
    1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
    2. Oroimen autobiografikoak
    3. Genero eta teknologia
    4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
    5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

    SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

    Sarrerak:
    · Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
    · Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
    · Argazki-elkarrizketa

    Animo jJosune eta laster arte ea dena bukatzen duzun
    joxemi

    ErantzunEzabatu