9.10.15




ADUNA ESKOLA: 

Iñaki Pagolak Adunako eskolako irakaslea da eta erabiltzen duten hezkuntza-sistemari     buruzko hitzaldi bat eman zigun. Aduna eskola txikia da, Donostiatik 15 km-tara dagoena.
Aduna 400 biztanle osatzen dute eta Iñakik lan egiten duen eskolan 68 ikasle daude.  
Aduna eskolan ez dituzte testu-libururik erabiltzen, dena proiektuen bitartez lantzen dute.     Eskola honetan ikasleek adinen arabera nahastuta lan egiten dute. 




IKT gaiari dagokionez, Adunako eskola maila altuenean aurkitzen da, izan ere, honako baliabide erabiltzen ditu:

  • KOADERNO DIGITALA: Koaderno hau irakasleena da eta egunero egiten dena eta aurrerago egingo dena bertan jasotzen dute. Koaderno honetan konpetentziak, taldekatze era, denboralizazioa eta abar azaltzen da. Ebaluaketa jarraitua egiten da eta dena drive artxiboetan idazten da.
  • POSTA ELEKTRONIKOA: Irakasleek dena kudeatzeko erabiltzen dute.
  • CLASROOM: Ikasleak egin behar dituzten lanak bertan agertzen dira eta irakasleek aplikazio honen bidez zuzentzen dituzte. Hala ere, ez dizkiete erantzunak modu zuzen batean ematen, baizik eta pistak ematen dizkiete ikasleek haien kabuz akatzak zuzentzeko gai izateko.
  • CALENDAR: Aplikazio honetan, irakasleek haien betebeharrak apuntatzen dituzte, hala nola, bilerak, klaustroak...
  • BLOGGA: Irakasleek gelan egindako lanak Bloggean jartzen dituzte eta ikasleek aukera dute hauek komentatzeko.
  • WEBGUNEA: Ikasleen argazkiak txertatzen dira hemen Dropbox bidez. Dropbox webgune estatikoa da.
  • SYMBALOO: Gainontzeko aplikazioen linkak txertatzeko oso erabilgarria da. 

Bestetik, Aduna eskola beste bi eskolekin ibiltzen da elkarlanean, Berrobi eta Alkiza eskolekin hain zuzen ere. Eskola hauekin proiektuak partekatzen dituzte eta moddle plataformaren bidez komunikatzen dira.

Amaitzeko, nire ustez, hitzaldi hau oso interesgarria izan da, eskola txikia izan ere, IKT-etan oso aurreratuta daudelako. Era berean, hitzaldia lagungarria eta baliagarria suertatu egin zait, izan ere, ezagutzen ez nuen hezkuntza sistema berri baten berri izan dut. 

6.10.15



AMARA BERRI 

Aurreko astean Amando, Amara Berriko IKTko arduraduna etorri zen gure unibertsitatera hitzaldi bate matera Amara Berriko hezkuntza sistemari buruz.

Resultado de imagen de amara berriLehenik eta behin, power point-a baten bidez, klaseen antolamendua azaldu zigun. Lana txokoetan egiten dute eta zikloka daude nahasita, adibidez, lehenengo eta bigarren mailakoak elkarrekin egiten dute lan. Honen bidez, kooperazioa asko lantzen da. Bestetik, ez dute testu-libururik erabiltzen eta lanen oinarria liburutegia da. Ikasleek egiten dituzten lan guztiek zertarako bat dute eta irakaslearen funtzioa ez da hain aktiboa izaten.

Bestalde, IKTko alorrean sartuta, erabiltzen dituzten hedabideen inguruan hitzegin zigun eta hauek daukaten helburuak aipatu zigun; eskolan egiten diren laneei zentzua ematea eta IKT mundua sakontzea alegia. Ezaugarriak ere aipatu zituen, hauek direla: egunero irekita daudela, ikasle guztiek parte hartu dezaketeela eta eskola osorako zerbitzu direla.

Gaia honetan sartu garelarik, Amara Berrik erabiltzen dituen hedabideak hurrengoak dira: irratia, telebista, egunkaria eta txikiweb-a. Asko harritu zitzaigun irratia auzoan emititzea, baita eskolako webean ere.  Telebistari dagokionez, gela guztietan ikusten da, baita eskolako webean ere; kameralariak 3.zikloko lau ikasle izaten dira eta grabatu eta editatu egiten da. Azkenik, egunkaria egunero publikatzen da.

Hitzaldia oso interesgarria eta lagungarria suertatu zitzaidan, izan ere, ezagutzen ez genuen hezkuntza-sistema bati buruz hitzegin zigun. 


Resultado de imagen de amara berri


DENBORA LERROA: 


Capzel programa erabiliz,nire bizitzan garrantzitsuak eta hunkigarriak izan diren 10 momentu aukeratu eta argazkien bidez adierazi dut. Hona hemen nire denbora lerroa! 

Link-a: http://www.capzles.com/#/1cb9f658-1847-4401-9613-4f562b51f3fa/

2.10.15



SYMBALOO

Hauek dira erabiltzen ditudan aplikazioak:





GENEROA ETA TEKNOLOGIA: 

Harrigarria da teknologia eta generoa bezalako esparruen artean lotura egotea. Baino harrigarriagoa da oraindik, emakumeek teknologia sistematik baztertuta egotea. 

Hainbat eragile daude bazter hau sorrarazten dutenak baino hezkuntzarekin erlazionatuta dagoen bat azpimarratzea erabaki dut; ikasketen aukeraketa alegia. 


Derrigorrezko hezkuntza bukatu eta gero, neskek joera gehiago daukate humanitateari buruzko gaiak ikasteko eta mutilek berriz, teknologia inguruko gaiak hautatzen dituzte. Unibertsitatetan, argi ikus daiteke genero desberdintasun hau,adibidez, magisteritzan edota enfermeritzan neskak nabarmentzen dira eta ingenieritzetan berriz, mutilak. 

Ikasketa sailkapen hau ez dago lotuta errendimendu psikologikoarekin, izan ere, egindako ikerketen arabera, mutilek nahiz neskek gai dira bi alorrak ikasteko. Azkenean eragile nagusiena da, munduan markatuta dauden estereotipoak. Beraz, neskek normalean, bizkarra ematen diogu teknologiari (beti salbuespen salbu) eta estereotipatuak dauzkagun tendentziak edo ideiak jarraitzen ditugu. 

Jakina, ezin dugu hezkuntza- sistemaren lepoan jarri teknologiaren arloan gertatzen den generokeriaren errua, ez erabat behintzat,baina etorkizuneko irakasle bezala kontzientziatu behar gara, kultur zientifiko bat eraiki behar dugula neska eta mutilen berdintasuna bermatzeko.