NIRE HAURTZAROARI BURUZKO OROIMENAK TEKNOLOGIAREKIN LOTURIK:
Argi dago, gaur egungo gizartea eta antzinakoa guztiz aldatu dela. Kultura, pentsamoldea,gazteen ikuspuntuak...guztiz desberdinak dira. Gauza ez da onagoa edo txarragoa den eztabaidatzea, baizik eta konturatzea denborarekin aldaketak gertatzen direla eta denbora tarte honen aldaketa nagusia teknologiaren asmakuntza izan dela eta konkretuago esanda, ordegailuen asmakuntza.
Haur hezkuntzan egon nintzenean, teknologiaren erabipena oso urria zen. Batzuetan, irakakasleak telebista jartzen zigun bideoak ikusteko edota irratia albisteak entzuteko, eta era berean euskerako entzumena eta irakurmena lantzeko.
Baino teknologiaren eragina nire hezkuntzan batik bat Lehen Hezkuntzan nengoenean izan zen, ordenagailuen sorrerarekin alegia. Beraz, irakasgai ia guztietan ordenagailua erabiltzen genuen. Are gehiago, hirugarren zikloan informatika irakasgaia izan genuen non teknologia mundua gehiago sakondu genuen. Batik bat informatika ikasgaian, Word, Point eta Excel programak landu genituen.
Nire esperientzia alde batera utzirik, argi dago gazteen jolas erak erabat aldatu direla. Garai batean, maiz aurkituko zenituen kaletik haurrak jolasten, orain ordea hori zeharo aldatu egin da. Umeek jolasteko tresna ugari edukitzen dituzte jaiotzetik eta urteak pasa ahala, gero eta gauza gehiago edukitzen dituzte, ia denetik eduki arte. Horrekin batera, erlazioanatzeko erak aldatu egin direla ere esan dezakegu, eta hemen teknologia sartu dezakegu. Teknologia sorrerarekin, umeak ez dira kalera asko ateratzen etxean daukaten ordenagailuarekin aukera daukatelako bere lagunekin komunikatzeko, jokuetara jolasteko, etab.
Maiz entzungo duzu jendearen artean, hori izugarrizko kaltea dela umeen sozializazioan, ordea nik ez dut berdina pentsatzen. Gauza da bakoitza aske dela bere entretenimendu mundua eraikitzeko.
Hezkuntzarekin erlazionatuz, nire ustez, teknologi berri hauek, egokiak dira hezkuntzaren erabilpenerako. Hauen bitartez, ikasleek ikaskuntzaren beste ikuspuntu ikus dezakete entretenigarriagoa seguraski, beraz, teknologia berri hauek noizean behin hezkuntzan erabiltzea oso baliagarriak dira.
Gai honi amaiera emateko esan, teknologia berrien erabilpenak mesede izugarria egiten duela haurraren hezkuntza eboluzioan; aurrerapenak eta bide berriak beti baitira egokiak eboluziorako.