9.10.15




ADUNA ESKOLA: 

Iñaki Pagolak Adunako eskolako irakaslea da eta erabiltzen duten hezkuntza-sistemari     buruzko hitzaldi bat eman zigun. Aduna eskola txikia da, Donostiatik 15 km-tara dagoena.
Aduna 400 biztanle osatzen dute eta Iñakik lan egiten duen eskolan 68 ikasle daude.  
Aduna eskolan ez dituzte testu-libururik erabiltzen, dena proiektuen bitartez lantzen dute.     Eskola honetan ikasleek adinen arabera nahastuta lan egiten dute. 




IKT gaiari dagokionez, Adunako eskola maila altuenean aurkitzen da, izan ere, honako baliabide erabiltzen ditu:

  • KOADERNO DIGITALA: Koaderno hau irakasleena da eta egunero egiten dena eta aurrerago egingo dena bertan jasotzen dute. Koaderno honetan konpetentziak, taldekatze era, denboralizazioa eta abar azaltzen da. Ebaluaketa jarraitua egiten da eta dena drive artxiboetan idazten da.
  • POSTA ELEKTRONIKOA: Irakasleek dena kudeatzeko erabiltzen dute.
  • CLASROOM: Ikasleak egin behar dituzten lanak bertan agertzen dira eta irakasleek aplikazio honen bidez zuzentzen dituzte. Hala ere, ez dizkiete erantzunak modu zuzen batean ematen, baizik eta pistak ematen dizkiete ikasleek haien kabuz akatzak zuzentzeko gai izateko.
  • CALENDAR: Aplikazio honetan, irakasleek haien betebeharrak apuntatzen dituzte, hala nola, bilerak, klaustroak...
  • BLOGGA: Irakasleek gelan egindako lanak Bloggean jartzen dituzte eta ikasleek aukera dute hauek komentatzeko.
  • WEBGUNEA: Ikasleen argazkiak txertatzen dira hemen Dropbox bidez. Dropbox webgune estatikoa da.
  • SYMBALOO: Gainontzeko aplikazioen linkak txertatzeko oso erabilgarria da. 

Bestetik, Aduna eskola beste bi eskolekin ibiltzen da elkarlanean, Berrobi eta Alkiza eskolekin hain zuzen ere. Eskola hauekin proiektuak partekatzen dituzte eta moddle plataformaren bidez komunikatzen dira.

Amaitzeko, nire ustez, hitzaldi hau oso interesgarria izan da, eskola txikia izan ere, IKT-etan oso aurreratuta daudelako. Era berean, hitzaldia lagungarria eta baliagarria suertatu egin zait, izan ere, ezagutzen ez nuen hezkuntza sistema berri baten berri izan dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina