20.11.15


GENEROA ETA TEKNOLOGIA (TALDEKO ONDORIOAK)



Taldeka eztabaidatu genituen bakoitzak zituen iritziak eta konturatu ginen gauza askotan ados geundela. Lehenik eta behin, teknologia eta generoa estu lotuta daudela esan behar dugu. Desberdintasun handiak daude teknologiaren barruan generoari dagokionez. Game boy atera zen eta izenak dioen bezala, mutilentzako jokoa esan nahi du. Horrela, ikusten dugu, neskak alde batera uzten dituela. Jarraian, nintendi makina atera zen eta kolore ezberdinak zeuden neskeentzako eta mutilentzako.

Gainera, betidanik normalagoa ikusi da mutilak makinekin jolasten ikustea, neskak baino. Azken finean ohikoagoa da neskak beraien artean jolasten ikustea, sokasaltora adibidez. Mutilak aldiz, Play Station, nintendo, PSP-arekin jolastea normalagoa ikusten da.

Bukatzeko, esan behar dugu alde batera utzi behar ditugula desberdintasun hauek, berdintasuna erabat bultzatuz. Denak berdinak gara, eta hori dela eta, ez dira ezberdintasun hauek egon behar.

Ondorio hauek, movenote erabiliz jaso ditugu, bideo bat eginez.

Hemen ikusi dezakezue: Ondorioak movenote

Jarraian, cmap-tools erabiliz, ateratako ondorioak mapa kontzeptual batean jaso ditugu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina